.9-Nola jakin ziklo bakoitzean zer destino eskaintzen diren,eskabidean guztiak ikusi eta aukera badaitezke,kategoria/lanpostu funtzionaleko oinarrizko plazen arabera taldekatuta,titularra izan edo?
Oro har, urte natural bakoitzeko apirilaren lehenengo hamabostaldian eta urriaren lehenengo hamabostaldian Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren webgunean argitaratuko du indarrean den urteko dagokion esleipen-zikloko destinoen eskaintza.
Eskaintza horrek destinoen kopurua honako hauen arabera xehatuko du: kategoria/postu funtzionala, zerbitzu-erakundea, lan-zentroa, antolamendu-unitatea eta horien udalerria, lanaldi-erregimena, sartzeko baldintza espezifikoak, eta hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data barne, halakorik badago ezarrita.
Ezarpen-zikloan, lehen ezarpen-ziklo hori eskaintzen duen Ebazpenean adierazten da informazio hori.
Gehiago(+)
Gutxiago(-)