FAQak:

1
1.- HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
1.- HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK Gehiago(+) Gutxiago(-)
2
1.1- Nork har dezake parte borondatez?
Osakidetzako estatutupeko langile finkoek, langile lan-kontratudun finkoek edo karrerako funtzionarioek, baldin eta aurkezturiko parte hartzeko eskabideari dagokion kategoria/postu funtzional berbera edo baliokidea badute, eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finkoek, baldin eta aurkezturiko parte hartzeko eskabideari dagokion kategoria berbera edo baliokidea badute. Gehiago(+) Gutxiago(-)
3
1.2- Zer administrazio-egoeratatik har daiteke parte lehiaketan?
Honako administrazio-egoera hauetatik har daiteke parte: -Lehiatzeko kategoria/postu funtzional berberean edo baliokidean zerbitzu aktiboa ematea edo hartan plaza erreserbatuta izatea. -Zerbitzu aktiboaz bestelako egoera eta lehiatzeko kategoria/postu funtzional berberean edo baliokidean plaza erreserbatuta izan gabe, baldin eta destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo zehatzera deitzen duen Ebazpenean baldintzak betetzeko seinalaturiko epearen azken egunean zerbitzu aktibora sartzeko lege-eta erregelamendu-baldintzak betetzen baditu. Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak deituriko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean ezingo dute parte hartu Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoek, baldin eta etete finkoko egoeran badaude, eta betiere etete horrek dirauen bitartean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
4
1.3- Nork hartu behar du parte derrigorrean?
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean derrigorrean parte hartu behar dute Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko langileek baldin eta zerbitzu aktiboko eta behin-behineko atxikipeneko egoeran badaude ente publikoan. Gehiago(+) Gutxiago(-)
5
1.3.1- Zer destino aukeratu behar dituzte derrigorrean parte hartu behar duten pertsonek?
Langile horiek behin-behinean betetzen duten plazari dagokion osasun-arloko modalitateko eta kategoria/postu funtzionaleko destino guztiak eskatu behar dituzte gutxienez, eta lehentasun-hurrenkera bati jarraikiz. Gehiago(+) Gutxiago(-)
6
1.3.2- Noiz aurkeztu behar dute euren eskabidea derrigorrean parte hartu behar duten pertsonek?
Zerbitzu aktiboan berriz sartzeko epearen ondorengo lehen esleipen-ziklo zehatzera deitzen duen Ebazpenean seinalatutako epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko dute lehiaketan parte hartzeko eskabidea langile horiek. Gehiago(+) Gutxiago(-)
7
1.3.3- Zer gertatzen da derrigorren parte hartu behar duten pertsonak ez badira esleipendun bihurtzen?
Euren lanpostuan behin-behinean berriz sartzen diren pertsonek, dagokien osasun-arloko modalitateko eta kategoria/postu funtzionaleko destino guztiak eskatu baina ez badute behin betiko plaza lortzen lehiaketan, aukera izango dute behin-behinean beste destino bat lortzeko mugikortasun-prozesuaren ebazpenaren ondorioz hutsik gelditzen den destinoren batean, edo bestela, borondatezko eszedentzia-egoerara igaro daitezke, betiere horretarako baldintzak betetzen badituzte. Aukera hori gauzatzeko, parte hartzeko eskabidean seinalaturiko postuak hartuko dira kontuan. Gehiago(+) Gutxiago(-)
8
1.3.4- Zer gertatzen da derrigorren parte hartu behar duten pertsonek ez badute parte hartzen?
Euren lanpostuan behin-behinean berriz sartzen diren pertsonek ez badute lehiaketan parte hartzen, edo destinorik lortzen ez badute eta ez badituzte eskatu euren kategoriaren barnean dagozkien osasun-arloan deitutako destino guztiak, borondatezko eszedentzian deklaratuko dira ofizioz, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badituzte. Gehiago(+) Gutxiago(-)
9
1.4- Zer datatan bete behar dira baldintzak?
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak mantendu egin beharko dira, dagozkien esleipen-zikloetan, deialdiak egiten dituen Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Ebazpenean adierazitako erreferentzia-datatik –data hori, normalean, apirilaren 15etik edo urriaren 15etik izango da– esleitutako destinoaz jabetzen den egunera. Bestela, deialdiaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dira. Gehiago(+) Gutxiago(-)
10
2. ESKABIDEA
2. ESKABIDEA Gehiago(+) Gutxiago(-)
11
2.1- Nola ematen da izena lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean?
Lehiakide bakoitzak parte hartzeko eskabide bakar bat bete beharko du kategoria/postu funtzional bakoitzeko, Hautaketa eta Horniketa webgunearen bidez, www.osakidetza.euskadi.eu helbideko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
12
2.2- Noiz aurkeztu behar da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea?
Edozein unetan aurkez daiteke parte hartzeko eskabidea, eperik gabe, kategoriaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Esleipen-ziklo bakoitzean, dagokion zikloko destinoen eskaintzaren ebazpenean adierazitako egunean webgunean erregistratuta dauden eskabideak sartuko dira, baldin eta ebazpenean jasotako destinoetako gutxienez bat aukeratu bada. Gehiago(+) Gutxiago(-)
13
2.3- Zein da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidearen indarraldia?
Aurkeztu eta gero, parte hartzeko eskabidea indarrean egongo da hurrengo esleipen-zikloetan lehiatzen den pertsonari hautatutako destinoren bat esleitzen zaion arte, bertan behera uzteko, uko egiteko edo aldatzeko aukerari kalterik egin gabe. Gehiago(+) Gutxiago(-)
14
2.4- Zer destino aukeratu daitezke?
Eskabidea egitean destinoak aukeratzeko atalean, lehiaketan parte hartzen ari den pertsonak bistaratu egin dezake zer destino aukera ditzakeen, dagokion kategoria/postu funtzionalaren arabera, alde batera utzita eskabidea aurkezten duenean destinoa hutsik ote dagoen. Bistaratu ditzakeen destinoak kategoria/postu funtzionalen oinarrizko plaza guztiez osatuta daude, eta plazak honako hauen arabera sailkatuta daude: zerbitzu-erakundea, lan-zentroa, antolamendu-unitatea eta horien udalerria, lanaldi-erregimena, sartzeko baldintza espezifikoak, eta hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data barne, halakorik badago ezarrita eta ez badago igarota. Gehiago(+) Gutxiago(-)
15
2.5- Osakidetzaren oinarrizko plantillak aldaketaren bat izan al dezake denbora igaro ahala, eta hala bada, zer efektu ditu horrek?
Osakidetzaren oinarrizko plantilla ez da estatikoa eta, askotariko arrazoiak direla-eta (batzuk deboraren joanari berari lotuak, esaterako, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarotzea), aldatu egin daitezke prozesu orokorrean beti aukeragarri dauden destinoen elementu batzuk edo denak. Aldizka, prozesu orokorrean aukeratu daitekeen oinarrizko plantilla eguneratu egingo da. Halako eguneratzeren baten ondoren destinoaren elementuetako bat edo denak aldatzen badira, destino hori jada ez da agertuko destino aukeragarri gisa. Gehiago(+) Gutxiago(-)
16
2.6- Zer gertatzen da oinarrizko plantilla eguneratu ondoren desagertzen den destinoren bat aukeratzen badu hautagai batek?
Aukeratutako destinoaren hautaketa baliogabetu egingo da baldin eta destino hori geroago desagertzen bada elementu bat edo denak aldatu egin direlako. Eskabidean geroago desagertu egin den destino bat aukeratu duen hautagaiari jakinarazi egingo zaio, mezu elektroniko baten bidez, destino hori baliogabetu egin dela bere destino-hautaketatik; hala, eskabidean destino-hautaketa berrikustea gomendatuko zaio. Gehiago(+) Gutxiago(-)
17
2.7- Zer plaza egon daitezke eskaintzan ziklo bakoitzean?
Ziklo bakoitzean eskain eta eslei daitezkeen plazak, erreferentziazko datetan –apirilaren 1ean eta urriaren 1ean– hutsik daudenak dira. Ezarpen-zikloan, lehen ezarpen-ziklo hori eskaintzen duen Ebazpenean adierazitako data izango da. Gehiago(+) Gutxiago(-)
18
2.8- Zer plaza gera daitezke kanpoan?
Plaza jakin batzuk lekualdaketa-lehiaketa ireki eta iraunkorretik kanpo gera daitezke honako kasu hauetan: a) Giza Baliabideen Ordenamendu Plan batean aurreikusten denean. b) Indarrean diren hautaketa-prozesuekin lotuta egoteagatik eskuragarri ez dauden plazak direnean. c) Salbuespen gisa, bestelako inguruabarrak –teknikoak edo antolakuntzarekin lotuak– daudenean, betiere behar bezala funtsatuta badaude, eta aldez aurretik negoziatzen bada inguruabar hori akordio hau sinatzen duten sindikatuekin. d) Osasun-arrazoiak direla medio finkapen-prozesuetan murgilduta dauden postuak direnean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
19
.9-Nola jakin ziklo bakoitzean zer destino eskaintzen diren,eskabidean guztiak ikusi eta aukera badaitezke,kategoria/lanpostu funtzionaleko oinarrizko plazen arabera taldekatuta,titularra izan edo?
Oro har, urte natural bakoitzeko apirilaren lehenengo hamabostaldian eta urriaren lehenengo hamabostaldian Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren webgunean argitaratuko du indarrean den urteko dagokion esleipen-zikloko destinoen eskaintza. Eskaintza horrek destinoen kopurua honako hauen arabera xehatuko du: kategoria/postu funtzionala, zerbitzu-erakundea, lan-zentroa, antolamendu-unitatea eta horien udalerria, lanaldi-erregimena, sartzeko baldintza espezifikoak, eta hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data barne, halakorik badago ezarrita. Ezarpen-zikloan, lehen ezarpen-ziklo hori eskaintzen duen Ebazpenean adierazten da informazio hori. Gehiago(+) Gutxiago(-)
20
2.10- Zer gertatzen da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidean ez bada destinorik aukeratzen?
Ulertuko da ez dela eskabiderik egin. Gehiago(+) Gutxiago(-)
21
2.11- Zer gertatzen da parte hartzeko eskabidean ez bada aukeratzen ziklo bateko destinoen eskaintzaren Ebazpeneko destinorik, bertan zehaztutako erreferentzia-datan?
Eskabidea ez da dagokion zikloaren barnean hartuko, eta indarrean jarraituko du hurrengo zikloetarako, alde batera utzi gabe esleipen horretan atzera egiteko, horri uko egiteko, edo hura aldatzeko aukera egongo dela. Gehiago(+) Gutxiago(-)
22
2.12- Nola jakin daiteke eskabidea destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin batean sartzen ote den?
Ziklo jakin bateko destinoak eskaintzen dituen Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Ebazpenean erreferentzia-data adieraziko da, hasiko den ziklorako interesdunek hautatutako destinoak kontuan izate aldera. Eskabide hauek baino ez dira kontuan hartuko: ziklo jakin batean, bertan eskainitako destinoetako bat biltzen dutenak, adierazitako erreferentzia-datan. Eskainitako destinoetako bat aukeratu dela egiaztatu ondoren, baldintza hori betetzen duten eskabideak egin dituzten interesdunek euren eskabidea indarreko zikloan sartu dela ikusiko dute. Gehiago(+) Gutxiago(-)
23
2.13- Aldatu al daiteke destinoen hautaketa ziklo bateko destinoen eskaintzaren ebazpena argitaratu ondoren?
Bai, ziklo jakin bateko destinoen eskaintzaren ebazpenean zehaztu egingo da dagokion zikloan hautatutako destinoak kontuan hartzeko erreferentzia gisa zer data hartuko den kontuan. Aldaketa hori Hautaketa eta Horniketa webgunean egingo da, www.osakidetza.euskadi.eu helbideko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean. Ziklo jakin bateko destinoen eskaintzaren ebazpenean zehaztutako erreferentzia-dataren ondoren destino-hautaketan izandako aldaketak hurrengo zikloetarako kontuan hartuko dira, baina ez ziklo jakinerako. Gehiago(+) Gutxiago(-)
24
2.14- Posible al da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko parte-hartzean atzera egitea?
Bai, posible da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozesu orokorrean parte hartzeko eskabidean edozein unetan atzera egitea, Hautaketa eta Horniketa webgunearen bidez, www.osakidetza.euskadi.eus helbideko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean. Atzera egitearen efektuak desberdinak dira atzera-egitea aurkezten den unearen arabera, eta zerikusia du destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpena argitaratzen den datarekin. Gehiago(+) Gutxiago(-)
25
2.15- Zer efektu ditu ziklo jakin bateko destinoen behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkezteko azken eguna baino lehen atzera egiteak?
- Destinoen eskaintza eta esleipenerako indarrean den ziklo jakinerako eskabidea baliogabetu egingo da. - Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozesu orokorreko eskabidea baliogabetu egingo da. - Prozesu orokorraren beste eskabide bat aurkeztu beharko da hurrengo zikloetan parte hartzeko. - Indarreko ziklo jakinean behin-behinean esleituriko destinoa baliogabetu egingo da, hala badagokio. Gehiago(+) Gutxiago(-)
26
2.16- Zer efektu ditu ziklo jakin bateko destinoen behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkezteko azken eguna baino geroago atzera egiteak?
- Ziklo jakinaren eskabideari eutsiko zaio. - Behin-behinean esleituriko destinoari eutsiko zaio, erreklamazioen ondoriozko aldaketak alde batera utzi gabe. - Eskabideak hautatutako eta zikloan eskainitako destinoetako batean behin betiko esleitzeko aukerak irekita jarraituko du, baldin eta behin-behinean destino hori esleitu zitzaion lehiakideak bere eskubideari uko egiten badio. - Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozesu orokorreko eskabidea baliogabetu egingo da. - Prozesu orokorraren beste eskabide bat aurkeztu beharko da hurrengo zikloetan parte hartzeko. Gehiago(+) Gutxiago(-)
27
2.17- Posible al da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko parte-hartzean partzialki atzera egitea?
Ez dago eskatutako destinoan/destinoetan partzialki atzera egiterik; atzera-egitea erabatekoa da. Parte hartzeko beste eskabide bat aurkez daiteke, edo, bestela, indarrean dagoena aldatu. Gehiago(+) Gutxiago(-)
28
2.18- Behin-behineko esleipendun batek atzera-egitea aurkezten duenean, eraginik izan al dezake horrek beste parte-hartzaile batzuengan?
Behin-behineko esleipendunak destino batean atzera egiten badu, zikloan jarraitzen duten pertsonak destino horren behin betiko esleipendunak izan daitezke, ez baitute atzera egin eta gainerako baldintzak betetzen jarraitzen baitute. Gehiago(+) Gutxiago(-)
29
2.19- Eskabide baldintzatuen kasuan, pertsona batek horretan atzera egiteak eraginik al du beste pertsona baten eskabidean?
Ez, eskabide baldintzatua egin duen lehiakide batek atzera egiteak ez du esan nahi beste lehiakideak ere atzera egiten duenik. Gehiago(+) Gutxiago(-)
30
2.20- Posible al da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko parte-hartzearen «zikloari» uko egitea?
Bai, posible da zikloari uko egitea, baina indarreko ziklo jakinaren destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena argitaratu baino hamar egun lehenago arte bakarrik, Hautaketa eta Horniketa webgunearen bidez, www.osakidetza.euskadi.eus helbideko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
31
2.21-Nolako efektuak izan ditzake ziklo bati uko egiteak indarreko ziklo zehatzaren destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena argitaratu baino 10 egun lehenago arte aurkezten bada uko-egite hori?
- Destinoen eskaintza eta esleipenerako indarrean den ziklo jakinerako eskabidea baliogabetu egingo da. - Indarrean jarraituko du lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko prozesu orokorrerako eskabideak; horrenbestez, hautatutako destinoetako bat eskaintzen duten destinoak eskaintzeko eta esleitzeko hurrengo zikloetan parte hartu ahalko da. Uko-egitea aurkeztu ahal izateko, indarreko ziklo jakinaren destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena noiz argitaratuko den emango du jakitera Osakidetzak gutxienez hamabost egun balioduneko aurrerapenarekin, Hautaketa eta Horniketa webgunearen bidez, www.osakidetza.euskadi.eus helbideko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren atalean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
32
2.22- Posible al da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko parte-hartzeari partzialki uko egitea?
Ez, ez dago eskatutako destinoari/destinoei partzialki uko egiterik; uko-egitea erabatekoa da. Gehiago(+) Gutxiago(-)
33
2.23- Eskabide baldintzatuen kasuan, pertsona batek horri uko egiteak eraginik al du beste pertsona baten eskabidean?
Ez, eskabide baldintzatua egin duen lehiakide batek uko egiteak ez du esan nahi beste lehiakideak ere uko egiten dionik. Gehiago(+) Gutxiago(-)
34
2.24- Posible al da destinoak esleitzeko behin betiko ebazpenean esleitutako destinoari uko egitea?
Ez. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko-egite horren arrazoia zera bada, edozein administrazio publiko edo osasun-zerbitzuk deitutako borondatezko mugikortasunerako beste prozedura baten behin betiko ebazpenaren arabera lortzea destinoa, Osasun-zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluari jarraikiz, edo izendapen askeko lanpostu batengatik. Gehiago(+) Gutxiago(-)
35
2.25- Posible al da behin betiko esleitutako destinoei uko egitea baldin eta aldez aurretik ez baziren behin-behinean esleitu?
Ez. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, behin betiko esleipenduna destino horren behin-behineko esleipenduna izan ez denean ere ez. Halere, badago salbuespen bat: uko-egite horren arrazoia zera bada, edozein administrazio publiko edo osasun-zerbitzuk deitutako borondatezko behin betiko mugikortasunerako beste prozedura baten ebazpenaren arabera lortzea destinoa, Osasun-zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluari jarraikiz, edo izendapen askeko lanpostu batengatik. Uko egiteko eta atzera egiteko epea –2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren arabera, destinoen behin-behineko esleipenarena zerrenda argitaratzeko datarekin lotua– lehiakide guztiei aplikatzekoa da, alde batera utzita behin-behineko zerrenda horretan destinoren bat esleitzen zaien edo ez. Gehiago(+) Gutxiago(-)
36
2.26- Zer gertatzen da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozesu orokorreko eskabidearekin ziklo jakin baten ebazpenaren ondoren?
Bi egoera bereizi behar dira: a) Ziklo jakin baten behin betiko esleipenerako ebazpenak destino bat esleitzen badio dagokion pertsonari, hark hautaturiko lehenengo aukera ez bada ere: - Halako kasuan, parte hartzeko prozesu orokorrerako aurkeztutako eskabidean automatikoki baja ematea eragingo du. - Prozesu orokorrerako beste eskabide bat aurkeztu beharko du, kategoria/postu funtzional bereko geroagoko esleipen-zikloren batean parte hartu ahal izateko. - Lortutako destinoan urtebete eman beharko du, behin betiko esleipenaren ebazpenaren datatik zenbatzen hasita, lekualdaketa-lehiaketako beste prozesu batean parte hartu ahal izateko. Epemuga ez da aplikatuko kasu honetan: epemuga horretara iritsi baino lehen, interesdunak lorturiko lanposturako atxikipena galdu izana, dela lanpostua ezabatu delako, dela langilea lanpostu horretatik kendu delako, ustekabez gertatutako kausaren bat dela eta. b) Ziklo jakin baten behin betiko esleipenerako ebazpenak ez dionean destino bat esleitzen: - Prozesu orokorrerako eskabideak indarrean jarraituko du hurrengo esleipen-zikloetarako, gauzatutako azken plaza-hautaketarekin, kontuan izanik parte-hartzaileak hautaketa aldatzeko aukera duela eta horretan atzera ere egin dezakeela. Gehiago(+) Gutxiago(-)
37
2.27- Zenbat atal ditu lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabideak?
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabideak hiru atal ditu: 1. Datu pertsonalak, jakinarazpen-datuak eta administrazio-egoerari buruzko datuak egiaztatzeko eta erregistratzeko atal bat. 2. Destinoak hautatzeko atal bat. 3. Merezimenduak egiaztatzeko eta erregistratzeko atal bat. Gehiago(+) Gutxiago(-)
38
2.28- Eskatzailea jardunean dagoen Osakidetzako langilea da. Zer egin behar du datu pertsonalak, jakinarazpenekoak eta administrazio-egoerari buruzkoak betetzeko?
Eskatzailea Osakidetzan lanean ari bada eskabideko kategoria/lanpostu funtzionalean edo baliokidean, datu pertsonalen atalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren informazio-sistemetan dagoen informazioa erakutsiko zaio. Datu horiek aldatu nahi baditu, dagokion zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzaren edo Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bidez aldatu beharko ditu. Jakinarazpen-datuen atalean, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren informazio-sistemetan jasota dagoen informazioa ikusi ahalko du. Prozesu osoan aldatu ahalko ditu datu horiek; nolanahi ere, dagokion ziklo jakinerako, destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin baterako deialdi-ebazpenean bildutako epearen azken eguneko datuak hartuko dira kontuan. Administrazio-egoerari buruzko atalean, Osakidetzaren informazio-sistemetan jasota dagoen informazioa –zerbitzu-erakundeari, administrazio-egoerari eta lan-harremanari buruzkoa– ikusi ahalko du. Interesdunari iruditzen bazaio erakutsitako datuek ez dutela behar bezala islatzen parte hartzeko betebeharrak betetzen dituela eta/edo zer administrazio-egoeratatik hartzen duen parte, edo horiek ez baditu zuzentzat jotzen, izena emateko formularioa bete beharko du eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko ditu dagozkion alegazioak, justifikazio-dokumentazioarekin batera, edozein unetan, eta, edonola ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea –eskabidea eta dokumentazioa baliozkotu nahi dituen destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin baterako deialdi-ebazpenean bildua– amaitu baino lehen. Gehiago(+) Gutxiago(-)
39
2.29- Eskatzailea ez da Osakidetzako langilea edo az dago jardunean. Zer egin behar du datu pertsonalak, jakinarazpenekoak eta administrazio-egoerari buruzkoak betetzeko?
Eskatzailea ez bada Osakidetzako langilea edo ez badago lanean eskabideko kategoria/lanpostu funtzionalean edo baliokidean, datu pertsonalen atalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren informazio-sistemetan dagoen informazioa erakutsiko zaio. Interesdunak eskatutako datuak bete egin beharko ditu ez badaude jasota edo okertzat jotzen baditu. Jakinarazpen-datuen atalean, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren informazio-sistemetan jasota dagoen informazioa ikusi ahalko du. Interesdunak eskatutako datuak bete beharko ditu, ikusten badu ez daudela jasota edo okertzat jotzen baditu, eta, gainera, prozesu osoan aldatu ahalko ditu; nolanahi ere, dagokion ziklo jakinerako, destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin baterako deialdi-ebazpenean bildutako epearen azken eguneko datuak hartuko dira kontuan. Administrazio-egoerari buruzko atalean, Osakidetzaren informazio-sistemetan jasota dagoen informazioa –parte hartzeko eskabidea egin duen kategoriako/postu funtzionaleko edo baliokideko langile finkoaren izaerari buruzkoa– ikusi ahalko du. Interesdunak eskabidearen formularioan eskatutako datuak bete beharko ditu, ez badaude jasota edo okertzat jotzen baditu. Gehiago(+) Gutxiago(-)
40
2.30- Zer dokumentazio igorri beharko dio interesdunak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari parte hartzeko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko?
Eskabidean erakusten diren Osakidetzako informazio-sistemetan jasota ez badaude, hauek bidali beharko dira: a) Lehiaketan parte hartzen duen kategoriako estatutupeko langile finkoaren izendapenaren kopia konpultsatua. b) Lortutako azken behin betiko destinoa hartzeko eginbidearen kopia konpultsatua edo, hala badagokio, lanpostuan behin-behinean berriz sartzeko ebazpena. d) Behin betiko betetako oinarrizko azken plaza hartzeko eginbidea biltzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua, eta, hala badagokio, postua gordetzeko eskubidea sortzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua, interesduna beste osasun-zerbitzu batean zerbitzuak emateko eta zerbitzu aktiboko egoeran edo plaza gordetzea dakarren bestelako egoeraren batean egoteko kasurako. e) Eszedentziaren emakida-ebazpenaren fotokopia konpultsatua eta dokumentazioa baliozkotu nahi duen esleipen-ziklo zehatzera deitzen duen ebazpenean adierazitako epean interesduna egoera horretan dagoelako ziurtagiria, beste osasun-zerbitzu batek interesduna eszedentzian edo zerbitzu aktiboaz bestelako egoeraren batean dagoela aitortu duen kasurako. f) Ezein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izanaren eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotearen aitorpena. g) Behin-behineko atxikipeneko eta dagokion plaza hartzeko akordioaren fotokopia konpultsatua, interesduna beste osasun-zerbitzu batean atxikipenean eta behin-behinean berriz sartzeko egoeran badago. h) Ezarritako zigor edo zehapenaren betearazpenari buruz agintaritza judizial edo administratiboak emandako lekukotza, diziplina-zehapeneko administrazio-bidean kondena- edo etete-epai irmo baten ondorioz interesduna etete-egoeran dagoen kasuan. Gehiago(+) Gutxiago(-)
41
2.31- Noiz aurkeztu behar du interesdunak partaidetza-betebeharrak betetzen dituela ziurtatzeko dokumentazioa?
Dokumentazio hori edozein unetan aurkez daiteke, eta, nolanahi ere, alegazioak eta dokumentazioa baliozkotu nahi dituen esleipenerako ziklo jakin baterako deitzen duen ebazpenean adierazitako epea baino lehen. Ez dira aurkeztu beharko jada aurkeztutako dokumentu edo ziurtagiriak, baldin eta horien edukia ez bada eguneratu behar. Beste osasun-zerbitzu batzuetatik datorren profesionalaren erantzukizuna da Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea izena emateko formularioan bildutako administrazio-egoeran gertatutako edozein aldaketa, gertatu bezain laster. Gehiago(+) Gutxiago(-)
42
2.32- Zer destino aukeratu daitezke eskabidean?
Interesdunak bere kategoria/postu funtzionalari dagozkion destino potentzialak hauta ditzake, alde batera utzita destinoa hutsik ote dagoen, eskabidea aurkezteko unean. Destinoak honako hauen arabera sailkaturiko kategoria/postu funtzionalen oinarrizko postuek osatzen dituzte: zerbitzu-erakundea, arloa/azpiarloa, lan-zentroa, udalerria, 1. motako unitatea/2. motako unitatea, lanaldi-erregimena, hizkuntza-eskakizuna/data (igarota edo datarik gabea edo etorkizuneko data) eta profil espezifikoa. (*) (*destinoen arloaren, lanaldiaren eta hizkuntza-eskakizunaren kontzeptu xehatuak 5.1, 5.2 eta 5.3 galderetan garatuta daude) Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak, ziklo bakoitzeko destino zehatzak eskaintzeko emandako ebazpenaren bidez, aukeratutako destinoak kontuan hartzeko erreferentzia gisa zer data finkatu den jakinaraziko du. Interesdunak edozein unetan aldatu ahalko ditu aukeratutako destinoak. Gehiago(+) Gutxiago(-)
43
2.33- Nola egiaztatzen dira merezimenduak?
Parte-hartzailearen erantzukizuna da baremaziorako merezimenduak egiaztatzea eta erregistratzea. Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzutik kanpo emandako zerbitzuak jatorrizko ziurtagiriaren edo notarioak emandako benetako fotokopiaren bidez egiaztatu beharko dira. Prestakuntzari buruzko merezimenduak aplikazio informatikoan erregistratu beharko dira, baliozkotu ondoren, merezimendu gisa kontuan har daitezen. Osakidetzako langileek merezimendu horien baliozkotzea gauzatuko dute zerbitzua ematen ari diren zerbitzu-erakundearen baliozkotze-unitateetan, horretarako ezarritako eta oro har aplikatu beharreko irizpideei jarraikiz. Beste osasun-zerbitzu batzuetatik datozen lehiakideen merezimenduak Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan baliozkotuko dira, eta baliozkotze horretarako, interesdunak prestakuntza-merezimenduen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du eskabidearekin batera, edozein unetan, eta, edonola ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea –dokumentazioa baliozkotu nahi duen destinoen esleipenerako ziklo jakin baterako deialdia egiten duen ebazpenean bildua– amaitu baino lehen. Lehiakidea ez badago ados merezimenduren batekin baina aplikazio informatikoak ez badio uzten merezimendu hori aldatzen, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan alegazioak eta dokumentazioa aurkeztu ahalko ditu edozein unetan, eta, edonola ere, eskabideak aurkezteko eta/edo aldatzeko epea –alegazioak eta dokumentazioa baliozkotu nahi dituen esleipenerako ziklo jakin baterako deialdia egiten duen ebazpenean bildua– amaitu baino lehen. Gehiago(+) Gutxiago(-)
44
2.34- Zertan datza familiako bizikidetzak baldintzatutako eskabidea?
Bi lehiakidek –dela bi ezkontidek dela izatezko bikote batek– haien eskabidea herri berean destinoa lortzearen egoerara baldintzatu ahalko dute, familiako bizikidetzagatik. Hala, baremoa aplikatzearen ondorioz bi lehiakideei destinoa udalerri berean tokatzen ez bazaie, bietako ezein ez da izango destinoaren esleipendun. Eskabide baldintzatuak indarrean jarraituko du hurrengo esleipen-zikloetarako, harik eta hori aldatu arte, horretan atzera egiten den edo hari uko egin arte. Eskaera horri heldu nahi dioten interesdunek eskabidean jaso beharko dute eta, halaber, ezkontza-ziurtagiriaren edo izatezko bikotearen izaera ziurtatzeko egiaztagiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute eskabidearen batera. Gehiago(+) Gutxiago(-)
45
3.- MEREZIMENDUAK
3.- MEREZIMENDUAK Gehiago(+) Gutxiago(-)
46
3.1- Zer datatan baloratzen dira merezimenduak?
Sei hileko esleipen-ziklo bakoitzeko merezimenduak apirilaren 15era arte eta urriaren 15era arte aintzat hartuko dira. Ezarpen-zikloari dagokionez, ezarpen-zikloaren destino-eskaintza argitaratzen duen ebazpenean adieraziko da data hori. Gehiago(+) Gutxiago(-)
47
3.2- Zer merezimendu hartzen dira kontuan lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean?
Kategoria/postu funtzional berberari dagokion azken lekualdatze-lehiaketari aplikaturiko baremoari jarraikiz egingo da merezimenduen balorazioa. Esleipen-ziklo jakin baterako, destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin horretara deitzen duen Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpenean ezarritako epea amaitu baino lehen ziurtatuta geratzen diren merezimenduak –ziklo horretarako baliozkotu nahi direnak– baino ez dira hartuko kontuan. Merezimenduak dagokion datara –hots, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak destinoen eskaintza eta esleipenerako deitzen duen ziklo zehatz baterako ebazpenean ezarritako erreferentzia-datara– eguneratzea interesdunaren erantzukizuna izango da. Eguneratze hori ziurtagiri berriak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuta egingo da, balora daitezen, aplikazio informatikoan erregistratu eta baliozkotu ondoren. Eguneratze hori egiten ez bada, egiaztatuta eta baliozkotuta dauden merezimenduak baino ez dira hartuko kontuan. Gehiago(+) Gutxiago(-)
48
3.3- Zer gertatzen da datu faltsuak ematen badira?
Edozein betekizun edo merezimendu dokumentu bidez egiaztatzeko prozesuan faltsukeria eginez gero, edo prozeduran lege-iruzurrean parte hartuz gero, eraginpeko pertsona lehiaketatik kanpo geratuko da, deialdia egin duen organoaren ebazpen arrazoitua jaso ondoren, eta bidezkoak diren bestelako erantzukizunak ere izan ditzakeela alde batera utzi gabe. Gehiago(+) Gutxiago(-)
49
4.-GARAPENA
4.-GARAPENA Gehiago(+) Gutxiago(-)
50
4.1- Zenbateko aldizkakotasuna du lehiaketak?
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrak deialdi bakarra izango du kategoria/postu funtzional bakoitzeko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Deialdi honek indarrean jarraituko du denboran, eta sei hilean behin egingo da destinoen eskaintza eta esleipena, lehen ezarpen-deialdia hasten denetik aurrera. Gehiago(+) Gutxiago(-)
51
4.2- Nola garatzen da destinoen eskaintza eta esleipenerako ziklo jakin bakoitza?
Ziklo jakin bakoitza 4.2.1, 4.2.2 eta 4.2.3 ataletan deskribaturiko izapideek osatzen dute. Gehiago(+) Gutxiago(-)
52
4.2.1- BETEKIZUNAK BETETZEA.-
Ziklo bakoitzean, dagokion ziklo jakinean eskainitako destinoetako bat gutxienez aukeratu duten interesdunek betekizunak betetzen dituztela egiaztatuko du Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak, eta onartutako eskabideak epaimahai kalifikatzaileari helaraziko dizkio, lehiaketako merezimenduak balora ditzan. Epaimahaiak kategoria/postu funtzional bakoitzaren destino-esleipenaren behin-behineko zerrenda onartuko du, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio, eta azken horrek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren webgunean argitaratu dadin aginduko du. Gehiago(+) Gutxiago(-)
53
4.2.2- BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA.-
Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpen honek hiru eranskin izango ditu: a) I. eranskinean, onartutako langileen zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. b) II. eranskina lehiaketatik baztertuak izan diren langileen zerrenda izango da, baztertzeko arrazoia adierazita. c) III. eranskinean, dagokion zikloan eskainitako dagokion postu funtzional/kategoriaren destinoak lortu dituzten langile esleipendunen behin-behineko zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Parte-hartzaileek ebazpen horren aurka erreklamazioa aurkez dezakete Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan hamar egun balioduneko epean, Osakidetzaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak destinoen behin betiko esleipenaren ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira. Gehiago(+) Gutxiago(-)
54
4.2.3- BEHIN BETIKO ESLEIPENA.-
Epaimahaiak lanpostu funtzional bakoitzaren destino-esleipenaren behin betiko zerrenda onartu du, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio, eta azken horrek EHAAn argitara dadila aginduko du. Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpen honek hiru eranskin izango ditu: a) I. eranskinean, onartutako langileen behin betiko zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. b) II. eranskina lehiaketatik baztertuak izan diren langileen zerrenda izango da, baztertzeko arrazoiak adierazita. c) III. eranskinean, dagokion zikloan eskainitako dagokion postu funtzional/kategoriaren destinoak lortu dituzten langile esleipendunen behin betiko zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Gehiago(+) Gutxiago(-)
55
4.3- Behin betiko ebazpenaren bidez eslei al daiteke behin-behineko ebazpenaren bidez esleitutako destinoaz bestelako bat?
Bai, esleitutako destinoa hainbat arrazoirengatik alda daiteke. Besteak beste, arrazoi hauengatik: • Behin-behineko ebazpenean aitortutako onarpenari eta puntuazioei buruzko erreklamazioak baiesteagatik, baldin eta horren ondorioz, onartutakoen ordena aldatzen bada. • Behin-behineko ebazpena argitaratu eta hurrengo hamar egunetan aurkez daitezkeen onartuen eta/edo esleipendunen atzera-egiteagatik. Gehiago(+) Gutxiago(-)
56
4.4- Zer epe du destino baten esleipendunak bere kargua uzteko?
Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan. Gehiago(+) Gutxiago(-)
57
4.5- Zer epe dago esleitutako destinoaz jabetzeko?
Oro har destinoan hastea dakarren lanpostuaz jabetzeko epe hauek daude: - Lanpostua utzi eta hurrengo hiru eguneko epearen barnean, baldin eta plazak udalerri berean badaude. - Bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri ezberdinak badira. - Hilabeteko epea, osasun-zerbitzuz aldatzea badakar berekin. Langileak, esleitutako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Lanpostuaz jabetzean, esleipendunak Osakidetzako destino bat zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari badira, arestian aurreikusten den epea izango dute lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duten destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez badira behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hartuko dute lanpostua, eta zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargu-uztea egin eta hurrengo egunean. Gehiago(+) Gutxiago(-)
58
4.6- Esleitutako destinoaz jabetzeko epean esleipendunak egoera hauetan badaude:
Gaixotasunagatik, haurdunaldiko arriskuagatik edo edoskitzeagatik lizentzia-egoeran egonez gero edo amatasun- edo aitatasun-baimenean egonez gero, ohiko epeetan utzi beharko da uneko lanpostua eta esleitutako destinoa jabetzan hartu, baina horrek ez du ekarriko kasuan kasuko lizentzia edo baimena amaitzerik. Gehiago(+) Gutxiago(-)
59
4.7- Zer gertatzen da esleitutako destinoaz jabetzeko epean esleipendunek baimen edo lizentziak badituzte emanda?
Halako kasuetan, postuaz jabetzeko epeen zenbaketa, interesdunei eman zaizkien baimen, lizentzia edo oporrak amaitzean hasiko da, horrelakorik dagoenean, baldin eta aldez aurretik horretarako eskabidea egiten bada. Gehiago(+) Gutxiago(-)
60
4.8- Zer gertatzen da ez bada esleitutako destinoaz jabetzen?
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile bat ez bada sartzen lekualdatze-lehiaketan lortutako destinora ezarritako epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenaren barruan, ulertuko da langile batek interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatu duela, betiere horretarako legez ezarritako baldintzak betetzen baditu. Egoera horretan dagoela deklaratuko du Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak. Dena dela, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean, eta betiere interesdunari aurretik entzunda, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak egoera hori efekturik gabe utz dezake. Kasu horretan, interesdunak destino berrian hasi beharko du bere garaian horretarako traba izan ziren arrazoiak desagertu bezain laster. Deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten eta ezarritako epean edo, hala badagokio, emandako luzapenaren barruan lortutako destinoan sartzen ez diren beste osasun-zerbitzu bateko estatutupeko langileen kasuan, berriz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak gorabehera horren berri emango dio lehiakidearen jatorrizko osasun-zerbitzuari, Osasun-zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Gehiago(+) Gutxiago(-)
61
5.- TERMINOEN GLOSARIOA
5.- TERMINOEN GLOSARIOA Gehiago(+) Gutxiago(-)
62
5.1- Zer arlo existitzen dira?
• Ospitale-arloko destinoak • Lehen Mailako Arretako destinoak • Osasun Mentaleko Sarea • Larrialdiak • Transfusioen Zentroa • Korporazio-entitatea Gehiago(+) Gutxiago(-)
63
5.2.- Hizkuntza-eskakizuna.
Destino bakoitza bere hizkuntza-eskakizunarekin identifikatuko da, eta derrigortasun-datari (igarota edo ez) buruzko informazioa emango da. Gehiago(+) Gutxiago(-)
64
5.2.1- Zer esan nahi du derrigortasun-data igarota egoteak?
Data hori jada pasatu dela. Gehiago(+) Gutxiago(-)
65
5.2.2- Zer eragiten du derrigortasun-data igarota egoteak?
Hizkuntza-eskakizuna destinorako sarbidea izateko betekizun bihurtzen da. Gehiago(+) Gutxiago(-)
66
5.3.- Lanaldia
Destino bakoitzak lanaldi-erregimenari buruzko informazioa du eta, horrenbestez, eskatzaileak bere kategoriari dagozkion destinoak hauta ditzake, interesatzen zaion lanaldiaren arabera. Gehiago(+) Gutxiago(-)
67
5.3.1- Zer jotzen da goizeko lanalditzat, agenda irekiarekin?
Astean 3 edo 4 goiz eta 1 edo 2 arratsalde dituen lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)
68
5.3.2- Zer jotzen da goizeko lanaldi lerrakor finkotzat?
Lanaldi finkoa, arruntaz bestelakoa, bere ordutegian, ordu gehienak 08:00etatik 15:00etarako tartean barne hartzen dituena (goizekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
69
5.3.3- Zer jotzen da ordutegi desberdinetako goizeko lanaldi lerrakortzat?
Ordutegi desberdinak dituen lanaldia, bere ordutegian, ordu gehienak 08:00etatik 15:00etarako tartean barne hartzen dituena (goizekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
70
5.3.4- Zer jotzen da arratsaldeko lanalditzat, agenda irekiarekin?
Astean 3 edo 4 arratsalde eta 1 edo 2 goiz dituen lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)
71
5.3.5- Zer jotzen da arratsaldeko lanaldi lerrakor finkotzat?
Lanaldi finkoa, arruntaz bestelakoa, bere ordutegian, ordu gehienak 13:00etatik 20:00etarako tartean eta 15:00etatik 22:00etarako tartean barne hartzen dituena (arratsaldekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
72
5.3.6- Zer jotzen da ordutegi desberdinetako arratsaldeko lanaldi lerrakortzat?
Ordutegi desberdinak dituen lanaldia, bere ordutegian, ordu gehienak 13:00etatik 20:00etarako tartean eta 15:00etatik 22:00etarako tartean barne hartzen dituena (arratsaldekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
73
5.3.7- Zer jotzen da gaueko lanaldi finko lerrakortzat?
Lanaldi finkoa, arruntaz bestelakoa, bere ordutegian, ordu gehienak 22:00etatik 08:00etarako tartean barne hartzen dituena (gauekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
74
5.3.8- Zer jotzen da ordutegi desberdinetako gaueko lanaldi lerrakortzat?
Ordutegi desberdinak dituen lanaldia, bere ordutegian, ordu gehienak 22:00etatik 08:00etarako tartean barne hartzen dituena (goizekotzat jotzen da). Gehiago(+) Gutxiago(-)
75
5.3.9- Zer jotzen da 2 txandako lanalditzat?
2 txanda hartzen dituen lanaldia; goizekoa, arratsaldekoa edo gauekoa izan daiteke. Gehiago(+) Gutxiago(-)
76
5.3.10- Zer jotzen da asteburu eta/edo lanegunak dituen 2 txandako (G/A) lanalditzat?
Goizeko eta arratsaldeko txandak dituen lanaldia, asteburuak eta/edo jaiegunak barne hartuta. Gehiago(+) Gutxiago(-)
77
5.3.11- Zer jotzen da bestelako 2 txandako lanalditzat?
Bestelako txanda-konbinazioak dituen lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)
78
5.3.12- Zer jotzen da 3 txandako lanalditzat?
3 txandak –goizekoa, arratsaldekoa eta gauekoa– barne hartzen dituen lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)
79
5.3.13- Zer jotzen da lanaldi zatitutzat?
Lanaldiaren barruan eten bat (motzagoa edo luzeagoa) duen lanaldia. Arrunta goizez: 08:00/09:00etatik 13:00/14:00etara Arrunta arratsaldez: 14:00/15:00etatik 17:00/18:00etara Bestelakoak: lanaldi arruntaz bestelako ordutegi zatitua duen lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)
80
5.3.14- Zer jotzen da bestelako lanalditzat?
EAGren alorrean barne hartutako edozein ordutegi. 12 orduko edo gehiagoko lanaldia. Gehiago(+) Gutxiago(-)